San Mames berriaren lehen harria asteazkeanean jarriko dute

2010eko maiatzaren 21a
16:54
Entzun
San Mames berriaren lehendabiziko harria datorren asteazkenean jarriko dute protokolozko ekimen batean, Fernando Garcia Makua Athleticeko presidenteak gaur Bilbon jakinarazi duenez.

Makuak, Iñaki Azkuna Bilboko alkatearekin, Jose Luis Bilbao Bizkaiko ahaldun nagusiarekin eta Mario Fernandez BBK-ko lehendakariarekin batera, Bilboko Udala San Mames Barriako babesle izango dela adierazi du, eta espero dute hurrengo asterako Eusko Jaurlaritza Athleticen estadio berriaren bazkide ofizial bihurtzea.

Athleticek egitasmoa ateratzeko Bizkaiko Foru Aldundiaren, Bilboko Udalaren eta BBKren laguntza ziurtatua dauka, eta Jaurlaritzak bere babesa baieztatua du, ofizialki laguntzarik sinatu ez duen arren.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.