Roberto Jimenez Nafarroako Parlamentuko PSNren bozeramailea kritiko agertu da MIguel Sanz UPNko hautagaiak egindako diskurtsoarekin. Funtsean, lehengo bidetik aritu dela nabarmendu du, sozialistek eskatutako aldaketa eta lehentasunak aintzat hartu gabe.
Sanzek PSNrekin harreman onak izateko borondatea agertu duela onartu du Jimenezek, baina borondate hori ez zaiela sinesgarria gertatzen erantsi du. Ildo horretatik, Sanzen aurreko gobernuaren ardatza Espainiako Gobernu sozialisten kontra aritzea izan zela azpimarratu du.
Hala ere, UPNko buruzagiari "aldaktzeko aukera bat" emango diotela berretsi du, baina egunez egun frogatu beharko duela aldatzeko prest dagoela.
Sanz lehengo bidetik dabilela uste du PSNk
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu