Miguel Sanz UPNren lehendakarigaiak esan du bere alderdia izan dela "hasieratik apustua garbi izan duen bakarra", "herritarrek hala nahi dutelako" Nafarroan gobernu "konstituzionalista" behar dela adierazi izan duela-eta. Gaur PSNk, Nafarroa Bai eta NEBekin akordiorik ez duenez itxi, sozialistei dei egin die Sanzek, elkarrekin akordioa egiteko bil daitezen. "PSNrekin negoziatzeko irekita gaude", esan du arratsaldean.
Beste alderdiek "boterera iristeko anbizioa" dutela uste du UPNren lehendakarigaiak, eta herritarrek "aldaketa" nahi dutela esatea "faltsua" dela irizten dio. "Herritarrek ez dute nahi PSNren botoak alderdi abertzaleek defenditzen dituzten helburu edo ideologiarantz joaterik".
Sanz: "PSNrekin negoziatzeko irekita gaude"
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu