Miguel Sanzek (UPN) eta Fernando Purasek (PSN) hurrengo astean bilera egitea erabaki dute, Nafarroako Gobernuaren osaketaz hitz egiteko.
PSNk atzo batzarra egin zuen, eta Puras eta Carlos Chivite idazkari nagusiaren alde azaldu ziren gehienak. Nafarroa Bai eta NEBekin hizketan jardun du asteetan PSNk, baina aste honetan negoziazioak hautsi egin dituzte. Puras UPNrekin "akordioa lortzeko jarreran" ikusi zuela esan zuen ondoren Sanzek.
Parlamentuko alderdiek abuztuaren 18ra arteko epea daukate lehendakaria aukeratzeko. Bestela, berriro foru hauteskundeak egingo lituzkete Nafarroan.
Sanzek eta Purasek bilera egingo dute hurrengo astean
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu