Segurako Udalaren adierazpena

2007ko urriaren 5a
16:55
Entzun
Segurako Udalak honako ohar hau plazaratu du:

"1.- Segurako Udalak bere kezka eta desadostasuna adierazi nahi du azken ordu hauetan Polizia Nazionalak herrian izan duen jokaerarekiko.

Segurako herriak ez du merezi dagoeneko gaindituak behar genituzkeen garaietara itzultzerik.

2.- Segurako Udalak atxilotutakoen eta bereziki 3 segurarren eskubideak errespetatuak izan daitezen eskatzen du.

3.- Segurako Udalak uste du Euskal Herriak bizi duen egoeraren aurrean atzokoak bezelako erabaki judizialek eta erabaki horiek gauzatzeko erabili diren moduek ez diotela mesederik egiten herri honek bake eta normalizazio bidean murgiltzeko duen egarriari.

Seguran, 2007ko urriaren 5an"

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.