Segurtasun Kontseiluak gertaera gaitzetsi du, baina ez Israelgo Gobernuaren jarrera

EB Europako Batasunak eta NATOk ere Nazio Batuen Erakundearen bide beretik jo dute. Erasoaren "indarkeria gaitzetsi" bai, baina Israel gertaerak salatzeko egindako testuan aipatzea saihestu dute.

2010eko ekainaren 1a
17:58
Entzun
NATO Europako Batasunaren eta Nazio Batuen Erakundearen Segurtasun Kontseiluaren aurretik joan da esaterakoan ekintzaileen "berehalako askatasuna" exijitzen diola Israelgo Gobernuari, baina hark ere ez dio gaitzespen zehatzik egin Israelgo Gobernuari, edota nazioarteko legedia bete dezala eskatu.

Nazio Batuetako Segurtasun Kontseiluaren kasuan erasoa gaitzetsi du gaur, baina hark ere ez du Israelgo Gobernuaren aurka egin zuzenean. AEBek markatutako bidetik jo du Segurtasun Kontseiluak, Israelgo Gobernua gertaerenegatik gaitzetsi gabe, eta turkiarrek, palestinarrek eta arabiar herrialdeek eskatutakoa baino maila txikiagoko erabakia onartuta.Tiroketa argitzeko "ikerketa azkar, inpartziala, sinesgarria eta garbia" eskatu du, eta argi utzi du Gazaren egungo egoera "sostengaezina" dela, eta gatazka konpontzeko negoziazioa ezinbestekoa dela. Claude Heller kontseiluko buruzagiak eskatu du "lehenbailehen askatzeko Israelek atxilotutako zibilak, eta bere esku dauzkan itsasontziak itzultzeko".

Hamahiru orduz eztabaidan egon ondorengo erabakia da hori, eta negoziazioetan zirriborroetan aztertutako atal bat kendu dute: alegia, Israelek nazioarteko legediak jartzen dituen eginbeharrak betetzeko eskatzen zioten testua desagertu da, eta ez dago erantzunkizun eskaerarik. Ghasan Khatib palestinarren bozeramailearentzat "Nazioarteko legedia hausteagatik eta giza eskubideak ez errespetatzeagatik Israeli ardurak eskatzen ez dion edozein erabaki ezin da nahikoa izan etorkizunean antzekoak saihesteko".

Segurtasun Kontseiluak onartutako beste atal batek esaten duenez, palestinarren eta israeldarren arteko gatazka konpontzeko moduak bi aldeen arteko akordio negoziatuaren bidezkoa izan behar du, eta negoziaziook Estatu palestinar independentea onartzetik igaro behar dute.

Israelentzat NBEren erabakia "hipokrita" da

Nazio Batuen Erakundeko Segurtasun Kontseiluak egindako gaitzespena "hipokrita" da Israelgo Atzerri Ministerioarentzat. Hango bozeramaile Yigal Palmorrentzat "presazkoa" izan da; "ez da gertaera guztiak kontuan hartuko dituen gogoeta egiteko denborarik utzi. Gaitzespen hau, beste behin, telebista irudi batzuetan oinarritutako keinu automatikoa izan da, eta ez gertaeren ezagutzan oinarritutakoa".

=Europako Batasunak ez du Israelen kontrako adierazpenik egin=b

Europako Batasuneko 27ek onartu dute atzoko gertaerak salatzeko testua, eta hartan "indarkeriaren erabileta gaitzesten" dute, baina ordezkari batzuek ez dute nahi izan testua espreski Israelen kontra aritzerik, eta horregatik ez dute herrialdea aipatu ere egin. Atzoko zirriborroan jarri zuten "Israelen indarraren erabilera neurriz kanpokoa" izan dela, baina gaur kendu egin dute pasarte hori.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.