Sestaoko ACB altzairutegian gaur goizean izan den leherketaren aurrean segurtasun gehiago eskatu dute ELA eta LAB sindikatuek.
ACBko Langile Batzordeko idazkaria, Jose Luis Pascua, LABeko prebentzio ordezkaria da enpresan bertan. Gogor hitz egin du lan istripuaren ostean eta lan segurtasunaz baino gehiago enpresaren irudiaz arduratzea leporatu dio ACBri.
LAB sindikatuko prebentziorako ordezkariak zalantzan jarri du lantegiak segurtasun gaietan duen asmoa. Izan ere, salatu du enpresak istripu txikian isilpean gordetzen dituela.
ELA sindikatuak ere kezka agertu du eta segurtasun neurri gehiago eskatu ditu gaurkoa bezalako ezbeharrak saihesteko. Era berean, salatu du gehiegi erabiltzen direla azpi kontratuak. Sindikatuak jakinarazi du gaur zauritu diren lau langileetatik hiru azpi kontratatutakoak zirela.
Lan istripua
Segurtasun neurri gehiago eskatu dituzte sindikatuek
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu