M-11, sarraskia Madrilen

Segurtasun neurriak areagoatzea erabaki du Espainiako Barne Ministerioak

Acebes Barne ministroak estatu kolpe saio zurrumurrak "zentzugabekeria" direla adierazi du

2004ko martxoaren 17a
15:52
Entzun
Espainiako Barne Ministerioak uste du "arrisku terrorista" indarrean dagoela oraindik, eta horregatik segurtasun neurriak areagotu ditu Krisi Egoeretarako Batzorde Ordezkariaren bidez. Hala jakinarazi du Angel Acebes Espainiako Barne ministroak.

Segurtasun neurri berezi horiek Europako Batasuneko estatu gehienek hartu dituztenen parekoak direla azaldu du Acebesek, eta PSOErekin hitzartu dituztela. Batik bat, jendetza handiak biltzen diren lekuetan hartuko dituzte neurri bereziak; hala nola, aireportuetan eta eta bestelako garraiobide publikoen geltokietan, zein kirol partida handiak jokatzen diren guneetan. Estatuko segurtasun indarrek, autonomietako poliziek eta Armadak parte hartuko dutela plan horretan agertu du Acebesek.

Horrez gain PPko buruzagiek estatu kolpe moduko bat aurrera eramaten saiatu zirela esanez zabaldu diren zurrumurruak guztiz gezurtatu ditu Barne ministroak, eta albiste horiek guztiak "zentzugabekeria handia" direla nabarmendu du. Zurrumurru horien arabera, Espainiako erregeari hauteskundeak atzeratzeko agindua sinarazten saiatu ziren PPko buruak, eta neurri horrek herritarrengan sor zezakeen egonezinari aurre egiteko Armada mobilizatzen.

Pedro Almodovarzine zuzendari espainiar ezagunak sinesgarritasuna aitortu zien atzo txutxu-mutxu horiei, eta, ondorioz, Acebesek esan du Almodovarren adierazpenek "arbuiorik handiena" baino ez dutela merezi.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.