Sei hildako Afganistanen NATOren eraso batean

2011ko uztailaren 14a
11:26
Entzun

Afganistango iturri ofizialek salatu dute sei herritar hil direla NATOren eraso batean, ekialdeko Khost probintzian. Azaldu dutenez NATOko soldaduak hainbat etxetara sartu dira gauez eta sei zibil hil dituzte, tartean emakume bat.

NATOk ukatu egin du hildakoak zibilak direnik; esan du hildakoak Haqqani sare integristako kideak direla, emakumea barne. Azaldu du NATOko soldaduen eta Haqqani sareko kideen arteko liskarren ondorioz zibil bat zauritu dela eta ospitalera eraman dutela.

Zibilen heriotzak dira Afganistan eta OTANen tropen arteko arazorik larriena. Maiatzaren 31n Hamid Karzai presidenteak adierapenak egin zituen esanez NATOren tropa hauek "inbaditzaile" kontsideratuko direla beren operazioak garatu bitartean zibilen etxeak bonbardatzen jarraitzen badute.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.