NBE Nazio Batuen Erakundeak emandako datuen arabera, sei milioi lagun dira Pakistanen uholdeen ondorioz arriskuan direnak. Hasieran, lau milioi kaltetu zenbatu zituen NBEk, baina orain sei mlioira igo du kopurua Balutxistan, Punjab, eta Jyber Pakhtunkhwa probintzietako datuak jaso ondoren. Uholdeen ondorioz hildakoak dagoeneko 1.600 dira.
Adituen arabera, azken urteetako uholderik handienak izan dira aurtengo monzoiek eragindakoak, eta, horrenbestez, azpiegitura asko suntsitu geratu dira. Hori dela eta, ehunka mila lagun guztiz bakartuta daude, laguntza humanitarioa jaso ezinik. NBEk ohartarazi du horren guztiaren ondorioz osasun arloko larrialdia ari dela sortzen, milioika lagunek bizitza arriskuan jar dezakeena, gaitz askoren zabalkundea ari baita gertatzen.
"Egoera okertu egingo da hobetu baino lehen. Abiadura handian ari gara lanean premiarik larrienak asetzeko", agertu du Martin Mogwanja lan humanitarioetarako NBEren koordinatzaileak. "Ipar mendebaldean bizi diren 600.000 lagunen egoerak bereziki kezkatzen gaitu, azken hiru egunetan hara helikopteroz ere ezin izan baitugu iritsi", erantsi du Wolfgang Herbinge NBEko Elikagaien Munduko Programarako buruak.
Sei milioi laguni eragin dizkiete kalteak uholdeek Pakistanen
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu