Jaso du senda agiria Jose Camacho hernaniarrak, eta espetxean sartu dute dagoeneko. Iragan otsailaren 17az geroztik egon da ospitalean. Guardia Zibilak atxilotu ondoren eraman zuten ospitalera. Iturri ofizialek zabaldu zuten atxilotu aurreko gaixotasun baten ondorioz eraman zutela erietxera. Ordea, Camachok gezurtatu egin zuen hori. Haren arabera, ariketa fisiko gogorrak eginarazi zizkioten guardia zibilek, eta horregatik zauritu zen. Gihar bat hautsia zuen eta infekzioa odolean.
Ibai Beobide ustezko etakidea etxean gorde izana leporatuta espetxeratu dute Camacho.
Senda agiria eman diote Jose Camachori
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu