Sententzia lotsagarritzat jo du Muguruzaren alabak

2015eko uztailaren 15a
10:45
Entzun

Auzitegi Nazionalak Josu Muguruzaren familiak eskatutako kalte-ordaina atzera bota izana lotsagarritzat jo du Ane Muguruza alabak. "Lotsagarria da. Gezurrak besterik ez ditu jasotzen sententziak".

Muguruzak nabarmendu du ez dagoela frogarik Josu bera edo haren familia ETArekin lotzen duenik. "Gezurra da guk ETArekin loturarik izan dugunik, ez dago hori dioen sententziarik, eta hala ere sententziak aipatu egiten gaitu", salatu du Ane Muguruzak.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.