Serafin Llamas (EB): "Ez Espainiako Gobernuak ezta epaitegiek ere ezin diote hauteskundeetan parte hartzea ukatu"

2010eko azaroaren 27a
17:55
Entzun
Ezker abertzalearen azken aurkezpenak hauteskundeetan parte hartzeko eskubidea bermatzera behartzen du Espainiako Estatua, Serafin Llamas Ezker Batuko bozeramailearen hitzetan. Gaurko adierazpenean iragarri duten moduan, alderdi berriaren estatutoek biolentzia errefusatzen badute eta bere ideak modu baketsuan eta demokratikoan defenditzen baditu, "ez Espainiako Gobernuak ezta epaitegiek ere" ezin diote hauteskundetan parte hartzea ukatu, Llamasen hitzetan. Testu-inguru horretan, gainera, PSOEk eta PPk Alderdien Legea "gogortzeko" egindako azken proposamenak "zentzurik ez" duela gaineratu du, "printzipio demokratikoen urratzea" litzatekeelako. Zentzu horretan, bi alderdi horiei legedia euren mesedetan erabiltzea leporatu die. Azkenik, ETAren zuzendaritzari "ezker abertzalearen gehiengoari" entzutera dei egin dio, "bere proiektu politikoa barneratzera eta momentuan eta betiko biolentziari uko egitera".
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.