Iruñeko Udaltzaingoak gizon bat atxilotu zuen pasa den asteazkenean “sexu askatasunaren aurkako delitua” leporatuta. P.O.O. 35 urteko gizonezkoa, epaiketaren zain dago espetxean.
Udaltzaingoa joan den otsailetik ari zen kasua ikertzen. Izan ere, Buztintxuri eta Errotxapea auzoetan hainbat sexu eraso jazo ziren eta horietako askok elementu komunak zituzten. Biktima guztiak "adintxikikoak zireneta ukituak" salatu zituzten, udaltzainek jakinarazi dutenez. 35 urteko gizona atxiloketu zuten unean ere, adintxikiko bat jarraitzen ari zela nabarmendu dute. Gainera, salaketa jarri zuten bost emakumek haiei eraso egin ziena udaltzainek atxilotutako gizonezkoa zela baieztatu zuten.
Sexu erasoak egin dituelakoan, gizon bat atzeman dute Iruñean
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu