Ertzaintzak bi gizonezko atzeman ditu Irunen eta Zornotzan, emakumeei sexu ukituak egin dizkietelakoan. Irungo ustezko erasoa urtarrilaren 9an gertatu zen, Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak gaur esan duenez: emakumea bere behebarrura sartzera zihoala 37 urteko gizonezko bat gainera joan zitzaion, eta bularrak ukitu zizkion. Biktimak bultzada bat eman zion hari eta barrura sartzea lortu zuen. Ertzaintzak ikerketari ekin zion, eta atzo arratsaldean atxilotu zuen.
Zornotzako atxiloketa ere atzo izan zen, goizeko bostak aldera, pub batean: 29 urteko mutil bat atzeman zuen, neska bati hainbat sexu ukitu egitea leporatuta.
Sexu erasoak egotzita, bi atxilotu Irunen eta Zornotzan
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu