HAINBATGAKO
•Jatorria. Iazko abenduan , Espainiako Gobernuak, ezustean, erabaki zuen Ekonomia Jasangarriaren Legeari neurri gehigarri bat txertatzea. Neurri horrek, egile eskubideak urratzen dituzten edukien deskargak (musika, filmak, liburuak edota bideojokoak) saihestea du helburu.
•Nork bultzatu du? Espainiako Gobernuak, eta bereziki, Kultura Ministerioak sustatu du legea. Horregatik bihurtu da Sinde legea bezala ezagun, Angeles Gonzalez Sinde Kultura ministroaren ekimenez sortua izan baita. Edonola ere, Espainiako Edukien Sortzaileen eta Industrien Taldearen eskariari erantzuten dio legeak. Egile eskubideen kudeaketaz arduratzen den presio talde horrek diskoetxe eta ekoiztetxe handiak defendatzen ditu (EGEDA, Promusicae, SGAE, FAP, ADIVAN eta ADICAN).
•Norizan du kontra? Batetik, Interneterako sarrera ahalbidetzen duten operadore nagusiak biltzen dituen Redtel elkartea (ONO, Orange, Telefonica, Vodafone) egin du aurka. Eta bestetik, hainbat internauta, Interneteko hedabide eta blogzalek manifestu bat plazaratu zuten 2009ko abenduan, Interneteko oinarrizko eskubideen alde izenburupean.
•Legearen funtzionamendua. Kultura ministerioaren azpian dagoen Jabetza Intelektualaren Komisioak erabakiko du ze webgunek urratzen dituen jabetza intelektualaren eskubideak. Webgunearen argudiatzeak entzun ondoren, eduki ilegalak kenduko ez balitu, Auzitegi nazionalak hartuko du webgunea ixteko edo ez ixteko erabakia, lau eguneko epean.
•Erabiltzaileak. Legeak ez du, hasiera batean, webgune horien erabiltzaileen aurkako neurririk hartuko, Erresuma Batuan edo Frantzian gertatzen den moduan, baina pirateria jaitsiko ez balitz, hurrengo jomuga izan daitezke, beste zenbait herrialdetan gertatu den bezala.
'Sinde legea'
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu