Sindikatu eta gizarte eragileek diote Jaurlaritzaren proposamena gizarteak "behar eta eskatzen duenaren kontra" doala

2013ko martxoaren 12a
14:10
Entzun

Ehunka lagunek protesta egin dute gaur goizean Gasteizen, lan eta gizarte eskubideen murrizketak salatzeko. Jaurlaritza gobernu kontseilua egiten ari zen bitartean bildu dira; ELA, LAB, ESK, EILAS, Ehne, Hiru, CGT eta CNT sindikatuetako ordezkariak izan dira, baita beste hainbat erakunde eta gizarte taldetako kideak ere.

Susana Piera Mugarik Gabe gobernuz kanpoko erakundeko kideak salatu du "murrizketa izugarria" dela, eta gizarteak "behar eta eskatzen duenaren kontra" doala.

"Errotikako aldaketa" eskatu dute protestara batu direnek, bai aurrekontuetan, zerga politiketan, baita "langabeziaren igoera eta pobrezia" ekarri duten politiketan ere. Hori horrela, Iñigo Urkullu Jaurlaritzako lehendakariari eskatu diote "lehentasuna" emateko enplegua sortzeari eta gizarte eskubideei. Larunbaterako manifestazioa antolatu du Bilbon.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.