Erreboltariek Siriako armadako kide bat harrapatu dute, eta Siriako Gobernuari 72 orduko epea eman diote Duman atxilotu dituzten lagunetako batzuk askatzeko. Hala jakinarazi du gaur Malek al-Kurdi Siriako Armada Askeko kideak.
Harrapatu duten laguna Naim Khalil Oda dela jakinarazi du Siriako Armada Askeak bideo baten bitartez. Horrekin batera, ohartarazi dute Duman atxilotutakoak askatzen ez badituzte, exekutatu egingo dutela