Siriako Gobernuak beste bi alderdi politikoren izen ematea onartu du

2012ko martxoaren 15a
13:23
Entzun

Siriako alderdien gaiaz arduratzen den batzordeak onartu du Gazteriaren Alderdi Nazionala eta Justiziarako eta Garapenerako Gazteriaren Alderdi Nazionala alderdien zerrendan sartzea, Sana berri agentziak jakinarazi duenez.

Mohamed Shaar Siriako Barne ministroak eta batzordeko presidenteak azaldu du bi alderdi horiek beharrezko dokumentuak aurkeztu dituztela, eta legedi berriak eskatutako baldintzak betetzen dituztela.

Legedi berria onartu zenetik zortzi dira dagoeneko izena eman duten alderdi politikoak. Konstituzio berriak sistema multipartidistaren alde egiten du. Horrela, Baaz alderdiak urteetan izan duen monopolioarekin apurtzen du.

Otsailaren 26an %90ko babesa jaso zuen konstituzio berriaren inguruko erreferendumak.

Gaur urtebete da Siriako gobernuaren eta oposizioaren arteko istiluak hasi zirenet

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.