2001eko azaroan aurkeztu zuen Pako Aristik Gelatxoren biografia, Gelatxo, soinuaren bidaia luzea.Aristik ezaugarri berezi batekin irudikatu zuen musikaria aurkezpen ekitaldian: beti soinua paparretik zintzilika zuela; beti, soinua beso artean.
Gelatxo "soinuaren proletarioa" izan zela ere esan zuen idazleak, hain zuzen ere, bere bizitza pertsonala atzean utzi, Vespa hartu, eta deitzen zioten erromeria guztietara joaten zela.
Soinu jotzailea bera ere izan zen liburuaren aurkezpen ekitaldian, eta penatu samartuta agertu zen erromeriekizan duten bilakerarekin: "«Lehen izugarrizko erromeriak egiten ziren, soinua jotzen hasi orduko hasten zen jendea dantzan. Orain ez, ordea».
Soinu bat paparrean
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu