Sortu legezkoa den edo ez hauteskundeak baino lehen erabakiko dutela dio Auzitegi Goreneko presidenteak

2011ko otsailaren 23a
16:05
Entzun
Carlos Divar Espainiako Auzitegi Goreneko presidenteak gaur ziurtatu du Sorturen legalizazioaren auzia maiatzeko hauteskundeak baino lehen argituko dutela. Estatuaren Abokatuak eta Fiskaltzak inpugnazioak aurkeztuko dituzte, eta horietakin batera Sorturen defentsak horiei helegiteak aurkeztu beharko dizkie. Horrelako auzietan eperik ez dagoela esan du Vivarrek, "hauteskunde helegiteekin ez bezala", baina maiatza baino lehen Sortu legezkoa den edo ez esango dutela gaineratu du ondoren. Estatuaren Abokatuak ziurrenik martxoaren 4a baino lehen aurkeztuko du bere inpugnazioa. Fiskaltzak ere Sorturen aurka egingo duela iragarri du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.