Sortuk bakegintzako bidea EAJrekin eta PSErekin hitzartu nahi du

2014ko otsailaren 28a
13:28
Entzun

Hasier Arraiz Sortuko presidenteak adierazi du bere alderdiak bakegintzako bidea EAJrekin eta PSErekin hitzartu nahi duela, "prozesua ordenatua" izan dadin. Hartara, haren arabera, "bidea azkarrago" egingo litzateke. Kasu, "prozesua adostua, ordenatua eta kontrolatua balitz", ETAk armagabetzea arinago egingo luke, hark uste duenez.

Arraizek esan du ezker abertzalea aldebakartasunez ari dela, baina euren xedea ez dela besteen "txaloa" jasotzea, baizik eta pausoak adostea. Euskal presoak, biktimak, memoria historikoa eta Euskal Herriaren "desmilitarizazioa" bezalako ardatzak jasoko lituzke hitzarmenak, baita baita "gaztakaren muina" ere: Euskal Herriaren aitortza eta erabakitzeko eskubidea.

Lehentasuna, presoak Euskal Herriko kartzeletara ekartzea dela deritzo, eta azaldu du haiek datozen egunetan hasiko direla eskaerak tramitatzen.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.