FIHAV 2013 azokaren atarian esan dio agur SPRIk Habanako bulegoari. Diru eskasiak bultzatuta, EAEko enpresei laguntzeko eginahalak beste herrialde batzuetan biltzea erabaki du Eusko Jaurlaritzaren Industria Sailak; Alemanian, esaterako. Erabakiak «ondoeza» sortu du Kuban dauden enpresen artean, Jesus Basterra Panelfisa enpresako lehendakariaren arabera, eta Jaurlaritzak azokara ordezkaritza bat ez bidaltzeak irudipen hori indartu du. Ildo beretik mintzatu da CESYTAko Dario Alonso: «SPRIren itxierak ezustean harrapatu gaitu. Kubako euskal enpresariak minduta gaude ez dutelako gure iritzia aintzat hartu erabakia hartzeko orduan. SPRIren bulegoa erreferente bat zen guretzat, eta egiten ari ziren lana ona zen, horregatik ez dugu ulertzen hartutako erabakia».
SPRIren Habanako bulegoa ixtea gaizki hartu dute enpresek
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu