Asteburuan hainbat eraso izan dira Alemanian errefuxiatuen aterpetxeen kontra. Hainbati su eman diete, eta guztiz hondatu dira. Adibidez, Wertheimen, aterperik gabe geratu dira bart 400 iheslari haiek ostatu hartuta zeuden eraikina kiskali ostean.
Erasoak eskuin muturreko ekintzaileek egin dituztela uste du Alemaniako Gobernuak. Heiko Maas Justizia ministroak esan du halako eraso bakoitza alemaniar guztien kontrako eraso bat dela.