ETAk iragarritako su-eten iraunkorra "benetako itxaropenez" jaso dute Bilboko, Donostiako eta Gasteizko gotzainek. "Behin betirako indarkeriari uko egitea"esanahi duelakoan "lasaitasuna" sentitu dute hiru gotzainek eta "erabateko baketzea eta adiskidetzea" lortzeko urrats "garrantzitsua" izango dela espero dute.
Egoera berri honetan"bizikidetze eraikitzeko" aukera ikusten dute pluraltasunean eta demokrazian oinarrituta. Bilbo, Donostia eta Gasteizko gotzainen iritziz alderdi politikoek erantzukizun berezia dute "bakean eta justiazian oinarrituko den guztiontzako gizartea bide demokratikoen bidez eraikitzeko". Lan hori burutzeko gotzainek beraien "errespetua eta babesa" agertu diete.
Su-etena “erabateko baketzea eta adiskidetzea” lortzeko urrats garrantzitsua izatea espero dute Bilbo, Donostia eta Gasteizko gotzainek
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu