Su-etena hautsiko balitz "arduradun bakarra" ETA litzatekeela esan du Imazek

2006ko abenduaren 11
14:42
Entzun
"Arduren azterketa egiten ez dugu okertu behar. Su-etenaren balizko haustura baten arduradun bakarra ETA litzateke. Hortik aurrera, eragile guztiek egin dezakegu egiten duguna baino gehiago, eta oso garrantzitsua litzateke PPk ardura handiagoz jokatzea eta alderdien interesen araberako jarrera baztertzea", esan du Josu Jon Imaz EAJko lehendakariak SER irrati katean, prozesuaren moteltzean PPk duen ardurari buruz galdetu diotenean.

Ildo bertsutik, prozesua ez sendotzeko faktore nagusietako bat Batasunaren jarrera dela iritzi dio; Batasunaren jarrera, kale erasoak eta "ETAk esku hartu nahi izatea". "Bakearen aldeko gidaritza argi bat botatzen dut faltan Batasunan. Nahiko nuke Otegi Gerry Adams eta Batasuna Sinn Fein izatea; hau da, gidaritza politikoa izatea eta sendotasunez erantzutea ETAk helburu politikoarekin indarkeria erabiltzeko izan dezakeen asmoari", adierazi du.

Hala ere, oraindik bakea lortzeko itxaropenari eusten diola azpimarratu du Imazek, eta itxaropen horri heltzeko elementu sendoentzat hiru urte baino gehiagoan ETAk inor hil ez izana aipatu du. Prozesua sendotze aldera manifestazio handi bat egitearen kontra agertu da jeltzaleen buruzagia, eta herritarren mobilizazioa azken uneko tresna gisa erabili behar dela iritzi dio.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.