Iragan asteartean Arielgo supermerkatu batean eraso suizida egin zuen gaztearen etxea eraitsi du garu goizean Naplusan Israelgo armadak. Eraso horren ondorioz, suizidaz gain, israeldar bat hil eta beste hiru zauritu ziren.
Islam Kufeisha Hamas taldeko 21 urteko gaztearen etxea da gaur Israelgo militarrek suntsitu dutena. Asteartean beste suizida baten etxea eraitsi zuten Rosh Hain hirian. Ekintza horren ondorioz israeldar bat hil eta zauritu ugari izan ziren.
Bi suizidak Naplusa Al-Askar errefuxiatu gunean bizi ziren. Iragan ostiralean sarekada bat egin zuen Israelgo armadak gune horretan, eta lau palestinar eta militar israeldar bat egin ziren.
Halaber, Kalkilian eta Naplusan bi palestinar atxilotu ditu Israelgo armadak.
Eraso suizidaren ondorenak
Suizida palestinar baten etxea eraitsi du Israelgo armadak Naplusan, eta bi palestinar atxilotu dituzte
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu