Alderdi guztiek bozeramaileak izango dituzte Sekretu Ofizialen Kongresuko Batzordean, talde mixtoak izan ez ezik. Alfred Bosch ERC alderdiko kidea zen talde mixtoko hautagaia, baina PPk emandako ezezkoaren ondorioz ez ditu bozeramaile izateko nahikoa boto eskuratu. PPren esanetan ERC eta Amaiurko kideak ez dira "egokiak" batzorde horretan egoteko, Estatuarentzat "delikatuak" diren informazioak kudeatzen baitira.
Batzorde horretako kide izateko 210 boto lortu behar dira. Talde mixtoak bigarren bozka bat eskatu du hautagai berri bat aurkeztuz, Joan Tarda ERCko diputatua, baina beste bilkura baterako utzi dute.
Batzordeko kide izango dira Alfonso Alonso (PP), Soraya Rodriguez (PSOE), Josep Antoni Duran Lleida (CiU), Cayo Lara (IU), Rosa Diez (UPD) eta Josu Erkoreka (EAJ) .