Tasa arrosa ezabatzeko urratsak eskatu dituzte Gipuzkoako Batzar Nagusiek

2015eko abenduaren 9a
20:26
Entzun

Ahal Dugu-k aurkeztu zuen mozioa, eta erdibideko zuzenketa babestu dute EAJk, EH Bilduk, PSEk eta Ahal Dugu-k berak. Horren bidez, erakundeei eskatu diete neurriak harditzatela tasa arrosa ezabatzeko.

Zenbait produktu edo zerbitzuren truke emakumeek gehiago ordaindu behar izateari deritzo tasa arrosa. Ione Cisneros Ahal Dugu-ko batzarkideak azpimarratu du tasa arrosaren aurka egitea "berdintasun" eta "duintasun" kontua dela, eta hori zuzendu beharra dagoela "kontsumitzaile eta erabiltzaileen oinarrizko eskubideen aurka" egiten duelako.

Batzar Nagusiek Eusko Jaurlaritzari eskatu diote txosten bat egin dezala tasa horrek Araba, Bizkai eta Gipuzkoan duen eragina neurtzeko; halaber, Kontsumobideri eta Emakunderi galdegin diote tasa horrek eragin dezakeen arau haustea azter dezala.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.