TAT

TAT: "Inkomunikatzen dutenen %90 baino gehiago torturatu egiten dute"

2004ko azaroaren 17a
13:42
Entzun
TAT, kezkatuta azaldu da atzo atxilotutako 16 lagunak torturatu egin ditzaketela uste dutelako. Esan dutenez, "poliziak bost egunez eskuak garbi ditu atxilotuekin nahi dutena egiteko". Atxilotuei aplikatzen zaien inkomunikazioa "onartezina" dela azpimarratu dute, horrek, "tortura ahalbidetzen duelako".

Zentzu horretan, Espainiako Auzitegi Nazionalaren jarrera "salatu" dute, "tortura salaketen aurrean beste aldera begiratzen dutelako, eta ez dituztelako ikerketa serioak egiten".

"Guk argi daukagu torturatzeko inkomunikatzen dela. Inkomunikaziorik ez balego ez litzateke torturatik egongo. Datu objetiboekin egiten dugu lan: atxilotutakoen %90etik gora torturatua da inkomunikatua izan denean".

Atzo atxilotutako 16 lagunak inkomunikatuta daudela gogorarazi dute, eta "susmoak gehienetan egi bihurtzen direnez", beldurra daukatela.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.