Atentatuak Turkian

"Terrorismoaren aurka sendo" segituko dutela esaten dute Blairrek eta Bushek

2003ko azaroaren 20a
18:42
Entzun
Istanbulgo gaurko atentatuak Erresuma Batuko interesak izan dituzte jomuga, hain justu, George Bush AEBetako presidentea Londresen bisita ofizialean den une berean. Hori dela eta, elkarrekin eman dute prentsaurrekoa Bushek eta Tony Blair Erresuma Batuko lehen ministroak Istanbulgo gertakariak baloratzeko.

Gaitzespen hitz gogorrak erabili dituzte erasoen egileen kontra, eta funtsean, askatasuna eta giza bizitza mespretxatzen dituzten terroristak direla esan dute. Horren aurrean, "nazioarteko terrorismaoren aurka sendo" segituko dutela agindu dute agintari biek, eta AEBetako Gobernuak eta Erresuma Batukoak "gaizkiaren aurka egiteko" duten aliantza indartsu dagoela azpimarratu dute.

Ildo horretatik, ez dutela Iraketik erretiratzeko inolako asmorik adierazi dute; aitzitik, horrelako ekintzek Iraken esku hartzeko erabakia zuzena izan zela frogatzen dutela iritzi diote.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.