Thailandiako lehen ministroaren alderdia desegin du Konstituzionalak

2008ko abenduaren 2a
13:45
Entzun
Thailandiako Auzitegi Konstituzionalak Somchai Wongsawat lehen ministroaren alderdia desegiteko agindua eman du gaur, iazko hauteskundeetan iruzurra egin zuelakoan.

Herriaren Boterearen Alderdiari (PPP) buruz ikerketa zabalik zuten, bertako politikari batzuek 2007ko abenduko hauteskundeetan ustez egindako irregularitateak direla medio. PPPk irabazi zituen boz haiek.

Chaovarat Chanweerakul jarri dute behin-behinean karguan. Wongsawaten ingurukoa da, eta 1996an eta 1997an Gobernuko Ekonomia ministrorde izan zen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.