Tira-birak pankarta elebidun bat zela eta

2009ko urtarrilaren 29a
13:09
Entzun
Gaur goizean, grebaren harira, Frantziako Gobernuaren politika ekonomikoaren kontra protesta egiteko manifestazioa egin dute Baionan. Berria.info-k jakin izan duenez, CGT Frantziako sindikatuko kide batzuek errieta egin diete ikasleen ordezkariei, pankarta elebiduna (frantsesez eta euskaraz) zeramatelako manifestazioaren lehen lerroan. Ondorioz ika-mikak sortu dira.

CGTk argudiatu duenez, "manifestazioa bateratua izaki, ezin" zuten ikasleek protesta mezua euskaraz ere agertzen zuen pankarta lehen lerroan eraman. Hala, pankarta kentzeko edo bestela atzerago joateko exijitu diete ikasleei. Ikasleen arrapostua izan da beraiek orain arteko manifestazioetan pankarta elebidunak eraman izan dituztela, arazorik gabe. Tira-biraren ondorioz, 30 bat ikaslek osatutako multzoa aitzinean geratu dira, pankarta gabe, baina ikasle gehienak atzerago joan dira, beren pankartarekin.

Ikaslen ordezkariek ez ezik, LAB sindikatuak ere salatu du CGTren jarrera, eta "bazterkeria" iritzi diote. "Ez da unea pankartez eztabaidatzeko, Sarkozyren erreforma ekonomikoei modu bateratuan erantzuteko baizik", azaldu du sindikatu abertzaleak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.