Tolosako Udalak jakinarazi duenez, gaur arratseko bilkuran Edurne Pasaban mendizalea herriko alaba kuttun izendatuko du. "Tolosarron eskertza eta babesa" eskaini nahi diote, herritarrak "harro" baitaude hamahiru zortzimilako igo dituen tolosar mendizalearekin.
Pasaban Shisha Pangma bere azken zortzimilakoa igotzeko bidean dago, eta itzultzean egingo dute alaba kuttun ekitaldia, ekainean. Hamalau zortzimilakoak igotzen zituen lehen emakumea izateko bidean zegoen, baina Oh Eun-Sun korearrak aurre hartu dio gaur.
Tolosako Udalak dio etzi Usabal Kiroldegiaren eta Shisha Pangmako beheko kanpalekuaren artean webcam bidezko konexioa egingo dutela.
Tolosako Udalak herriko alaba kuttun izendatuko du Pasaban
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu