Tolosaldeko 15 herrik euren konpromisoa azaldu dute zero zabor programarekiko eta hondakinen kudeaketaren arazoa herrietan bertan konponduko dutela adierazi dute.
Gipuzkoako Batzar Nagusietan egin dute agerraldia Tolosaldeko 15 herritako alkateek eta esan dute herritarrak "oso konsziente" direla gaur egun hondakinen kudeaketa ez dela "eraginkorra".
“Txikiak gara, gure kasa ibil gintezkeen, baina lehen esan bezala elkarrekin etorri gara Batzar Nagusietara. Auzolana zer den badakigulako, elkarlana zer den badakigulako dei egiten diegu herrietako eta hirietako alkate eta bizilagunei denon artean Gipuzkoa zero zaborrerantz urratsak eman ditzagun", azaldu dute alkateek.
Sinatu duten herriak: Aduna, Albiztur, Altzo, Amezketa, Asteasu, Baliarrain, Berastegi, Berrobi, Elduadin, Gaztelu, Ikaztegieta, Leaburu, Lizartza, Orendain eta Orexa.