Torturak salatu ezean barkamena eskatzea galdegin dio Catalak De Pradari

2016ko apirilaren 21a
16:58
Entzun

Espainiako jarduneko justizia ministro Rafael Catalak adierazi du "onartezinak" direla Jose Ricardo de Prada Espainiako Auzitegi Nazionaleko epaileak Tolosan eginiko adierazpenak, eta dei egin dio torturak salatzera edo, hala egin ezean, Espainiako Segurtasun Indarrei "barkamena" eskatzera.

Tolosan mahai inguru batean izan zen De Prada , Iñigo Iruin abokatuarekin eta Carmen Lamarca Zigor Zuzenbideko katedradunarekin batera, Garbiñe Biurrun gidari zutela. Han honela esan zuen, hitzez hitz: "Torturak egon dira, modu argian. Nire bizitza profesionalean susmo argiak izan ditut. Auzitegietan ez zaio erantzun horri".

"Gizon hau iradokitzen ari bada, edo zuzenean esaten, Espainiako Segurtasun Indarrek delituren bat egin dutela, horren berri duelako izango da. Salatzeko betebeharra urratzen ari da, delitu baten berri duenak salaketa aurkeztu beharko lukeelako", adierazi du Catalak.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.