CSC taldeko Tyler Hamiltoni 25 kilometro baino gutxiago gelditzen zaizkio Baionako helmugara iristeko. Mementoz lau minutu pasako aldea ateratzen die estatubatuarrak faboritoen tropelari, eta helmugara alde horrekin sartuz gero, laugarren sailkatuko litzateke sailkapen nagusian, Zubeldia eta Mayori aurre hartuz.
Soudeko gainean ihes egin du Hamiltonek beste hamar laguneko talde batekin, baina gaina bakar-bakarrik igaro du, eta mementoz hala jarraitzen du. Tropelean Euskaltel-Euskadi eta Team-Telekom ari dira lanean.
Tourra Baionara iristeko 25 kilometro gelditzen dira, eta Tyler Hamiltonek jarraitzen du ihesean
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu