Tourrarentzat ez da eragozpen Rasmussenen Danimarkako dopin auzia

2007ko uztailaren 20a
17:31
Entzun
Danimarkako Federazioak ez du irailean Munduko Txapelketa korritzeko selekziora deituko Michael Rasmussen, honek dopinaren kontrako bi kontrol egiteari uko egin ziola-eta, baina hori ez da eragozpen Rasmussentzat Frantziako Tourrean segitzeko, antolatzaileek ez dutelako erabakirik hartu. Hori jakinarazi du Christian Prudhomme Tourreko zuzendariak gaur.

Gainera, Prudhomme kritiko azaldu da Danimarkako Federazioarekin, albistearen berri Tourrean emateagatik eta ez duela aste batzuk, "eman zezakeenean".

Tourreko egungo liderra da Rasmussen, eta proba hasi aurretik egindako bi kontroletan ez zuen positiborik eman.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.