Turkian 900 lagun atxilotu ditu Poliziak

2007ko maiatzaren 1a
15:32
Entzun
Langileen Egun iskanbilatsua izan da gaur Turkiakoa, Poliziak 900 pertsona atxilotu dituelako manifestariei oldartu zaienean.

Istanbulen izan dira atxiloketa horiek, manifestariak Taksin plazan sartzen saiatu direnean. Turkiako Gobernuak ez du han ekitaldi "politikoak" egiten uzten 1980ko militar kolpeaz geroztik. Hala ere, 1.500 lagunek plazara sartzea lortu dute, eta poliziek "gogor" erantzun dute, Disk sindikatuaren arabera.

Poliziek beste ehunka eta ehunka laguni, berriz, ez diete Istanbulera sartzen utzi. Autobusak gerarazi dituzte, eta hauen kontra ere egin dute indarra erabiliz.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.