Atentatuak Turkian

Turkian jokatu beharreko partidak atzeratu ditu UEFAk

2003ko azaroaren 20a
18:51
Entzun
Datorren astean Turkiako Galatasaray taldeak eta Italiako Juventusek, zein Israelgo Maccabi Haifak eta Espainiako Valentziak jokatu behar zituzten futbol partidak atzeratze erabaki du UEFAk.

Turkian jokatu behar ziren partida horiek biak, eta UEFAren iduriko, egun ez dago behar besteko segurtasun bermerik asmo horrekin aurrera jarraitzeko.

Galatasarayk eta Juventusek datorren asteartean Istanbulgo Ataturk estadioan jokat behar zuten partida abenduaren 2a arte atzeratu dute. Maccabi Haifak eta Valentziak, berriz, ostegunean zuten partida, Izmir hirian, eta atzeratzea erabaki arren, oraindik ez du datarik jarri UEFAk.

Turkiako agintariekin hitzegin ondoren hartu duela partida atzeratzeko erabakia azaldu du UEFAk.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.