Gipuzkoako Ahaldun Nagusi Joxe Joan Gonzalez de Txabarrik salatu du gaur demokrazian ez dela"normala" 'Egunkaria' itxita egotea eta hiru pertsona akusaziorik gabe espetxeraturik. Itxi zuten euskal komunikabidearen aldeko elkarretaratzean, Donostian,egin ditu adierazpen horiek. "Europako parametroetan, demokrazia hori oso maila baxukoa da", nabarmendu du Txabarrik.
Elkarretaratze horretara "demokrazia eskatzeko" joan dela esan du Gipuzkoako Ahaldun Nagusiak. Txabarrik esan duenaren arabera, Europako demokrazian pentsa ezina da egunkari bat itxita edukitzea eta hiru pertsona akusaziorik gabe kartzelan egotea. "Horregatik, Espainiako Justiziak eta demokraziak ohitu nahi gaituztenari buruzko hausnarketa egin behar dute", esan du Gonzalez de Txabarrik.
Gipuzkoako Ahaldun Nagusia 'Egunkariaren' aldeko elkarretaratzera joan da herritarrei demokrazian bizitzeko elkarrekin lan egin behar dutela jakinarazteko.
Txabarri: "Demokrazian ez da normala 'Egunkaria' itxita egotea eta hiru pertsona akusaziorik gabe espetxeratuak"
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu