Txabola batek su hartu zuen atzo arratsaldean Altsasun (Nafarroan), Otadibarren izeneko parajean. Txabolan hasi, eta ingurura zabaldu zen. Hala ere, suhiltzaileek ordu eta erdian lortu zuten mendean hartzea.
Arratsaldeko lauak aldera piztu zen sua, Otadibarren inguruan lanerako tresnak eta egurra jasotzeko erabiltzen zuten txabola batean. Tresna horiek berehala kiskali zituen suak, eta inguruko lahardira zabaldu zen. Hala ere, 17:30 aldera mendean hartzea lortu zuten suhiltzaileek. Inor ez zen zauritu.
Txabola batek su hartu du Altsasun
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu