Txentxo Jimenez Nafarroako Aralarreko koordinatzaileak esan du ez zaiola “ezer” gustatzen Gero Bai koalizioko kideak “Nafarroa Bairen espirituaz” hizketan aritzea, “Geroa Bain dauden gehien-gehienak ez zirelako Nafarroa Bairen sorreran egon eta, beraz, ez zutelako ezagutu zer esan nahi duen sorrerako espiritu horrek”.
Jimenezen ustez, “Geroa Bairi etorkizunerako ikuspegia eta Nafarroako etorkizunari aurre egiteko eskuzabaltasuna falta izan zaio”.
Infozazpi irratiari eskainitako elkarrizketan egin ditu adierazpenok Aralarreko kideak.
Ostiralean aurkeztu zuten Geroa Bai, Nafarroako EAJk, Zabaltzenek eta Atarrabia Taldeak. Azaroaren 20ko Espainiako hauteskundeetan parte hartuko du.