Txinan prezioak goraka nabarmen

2011ko otsailaren 15a
16:28
Entzun
Txinako KPI kontsumo prezioen indizeak urtarrilean asko egin zuen gora, iazko datutik alderatuta: %4,9. Joan den abendutik, berriz, %0,3 hazi zen. Txinako Estatistika Institutuak eman ditu datuak, gaur.

Gehien igo direnak elikagaiak izan dira: joan den urteko urtarriletik, %10,3.

2010eko azaroan inflazioa %5,1eraino igo zen; azkeneko 30 hilabeteetan izandako hazkunderik handiena izan zen. "Ezegonkortasun soziala" saihesteko asmoz, Txinako Gobernuak prezioak kontrolatzeari ekin zion. Hala ere, horiek goraka segitu dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.