Iskanbila sortu zen herenegun Frantziako Tourrean, Nazioarteko Federazioak eta Tourrak berak ziklistei tramankulu hori erabiltzea debekatu zietelako, baina bukatu da eztabaida, Nazioarteko Federazioak gehiago ez debekatzea erabaki duelako. Gaur hartu du neurria eta, beraz, biharko iragarria zuten entzugailurik gabeko eguna bertan behera geratu da.
Astearteko debekua ez zitzaien gustatu txirrindulariei, eta planto egin zuten. Goizean bilera egin eta etapan lasai-lasai aritzea erabaki zuten. Nazioarteko Federazioak eta Tourrak karrerari beste bizitasun bat eman nahi zioten neurri horrekin, lasterketa zuzendarien aldetik hain kontrolatua ez izateko asmoz, baina jokaldia ez zitzaien ondo atera.
Txirrindulariek Tourrean entzugailua erabili ahal izango dute
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu