Udalbidek dio ETA dela abertzaleen arteko lankidetzarako "oztopo nagusia"

2009ko apirilaren 11
14:22
Entzun
Aberri Eguna bihar izango den arren, Udalbiltza-Udalbide erakundeak gaur ospatu du -EAJko eta EA hautetsiek osatzen dute-, Jata mendian (Mungia, Bizkaia), eta Julian Eizmendi presidenteak Euskal Herria nazioa dela aldarrikatu du, erabaki eskubidea lortzea beharrekotzat jo du, "baina ETAk hor jarraitzen du, eta bera da [abertzaleen arteko] lankidetzarako oztopo nagusia".

Euskal Herriko aberria Euskadi da lelopean egin dute ekitaldia, jai giroan: zazpi euskal lurraldeetako ikurrinak altxatu dituzte, mokadua egin dute... Eizmendik PSE-EE eta PP ere kritikatu ditu, "Madrilgo estrategia jarraituz abertzaletasuna hondatu nahi dutelako". PSE-EEk eta PPk Eusko Jaurlaritzara begira oinarrizko akordioa sinatu berri dute, eta Patxi Lopez sozialista izango da lehendakaria -beti EAJko kidea izan da Jaurlaritzako buru-

2003ko azarotik da Eizmendi Udalbiltza-Udalbideko presidentea. Azpeitiko (Gipuzkoa) alkatea da eta EAJko kidea.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.