Udalbiltzak balorazio "oso positiboa" egin du Udal Legea onartu izanaz

2016ko apirilaren 7a
15:46
Entzun

Gaur onartu dute Eusko Legebiltzarrean Tokiko Erakundeen Legea, eta bertan egon da Luis Intxauspe Udalbiltzako lehendakaria. Udalbiltzak "oso positiboki" baloratu du araua onartu izana eta "aurrerapauso bat" dela uste du.

"Hasi den aro politiko berrian, Ipar Euskal Herrian erakundetzearen alde eraiki den adostasun anitz eta zabalan eta baita ere Nafarroan ematen hasia den aldaketari jarraiki, garrantzitsua da une honetan EAEn onartu den legea", Intxausperen arabera: "Adostasun berriak beharrezkoak dira eta Udalbiltzak bat egiten du legearekin". Tokiko Erakundeen Legeak Euskal Herri osoko udalen arteko elkarlanari bide emateko eta harremanak estutzeko balio behar duela aldarrikatu du Intxauspek.

Halaber, adierazi du onartu den legea oso garrantzitsua dela Euskal Herriko udalen heren bati eragingo diolako. Hau da, Euskal Herriko 685 udaleetatik 251etan eragin zuzena izango du legeak: "Aurrerantzean horrelako ekimen gehiago eta adostasun zabal gehiago izatea nahi du Udalbiltzak".

Intxauspek nabarmenduenez, Udal Legearen bidez zazpi herrialdeetako udalen arteko elkarlana sustatuko da, besteak beste, hizkuntz politika, gizarte zerbitzuak eta jarduera ekonomikoa bultzatzeko: "Udalbiltzak bere sorreratik urteetan egindako lanaren isla da legea, eta Euskal Herria kohesionatzeko eta herrialde guztietako udalerrien artean harremanak sendotzen lagunduko du hainbat esparrutan. Gainera, lege honen bidez udalei eskumenak gauzatzeko baliabide ekonomikoak izateko tresnak emango zaizkie".

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.