Unai Lamariano euskal presoa libre utziko dute gaur arratsaldean, hamar mila euroko bermepean, Askatasunak jakinarazi duenez.
Joan den apirilaren hasieran atxilotu zuen Guardia Zibilak, ustez ETAren kontra Gipuzkoan egindako operazio zabal batean. Gaur egun Valdemoroko (Espainia) espetxean zeukaten.
Donostiarra da, Antigua auzokoa. Hain zuzen, Antiguako kiroldegian atzeman zuen Guardia Zibilak.
Unai Lamariano presoa aske utziko dute gaur, bermepean
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu