Eusko Alkartasuneko presidente Unai Ziarretaren ustez, Juan Jose Ibarretxe EAEko lehendakariak eta Jose Luis Rodriguez Zapatero Espainiako presidenteak akordio politikoa lortzen badute, Loiolako elkarrizketetan oinarrituko da, eta horrenbestez PSE-EE eta EHAK alderdiek babestu egin beharko lukete Eusko Legebiltzarrean bozkatzen denean.Herri Irratian egin ditu adierazpenok.
Bestalde, Carmelo Barrio PPko EAEko idazkari nagusiak Espainiako Gobernuari eskatu dio "Ibarretxeren mehatxu politikoak ez betetzeko" beharrezko neurriak har ditzala. Barrioren irudiz, Ibarretxek "obsesioak eta egitasmo alderdikoiak" berretsi zituen atzoko adierazpenetan eta "ez dute ezertan bizikidetzan laguntzen". Euskal herritarrak banatzen dituela uste du PPko buruzagiak.
Unai Ziarretak dio PSE-EE eta EHAK alderdiek akordioa babestu beharko luketela
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu