Unibertsitatean pairatutako mozketa batzuk

2014ko maiatzaren 1a
11:50
Entzun

 

Hona, zerrendatuta:

Bekak
• Gutxiago, estuago.
Bekak lortzeko eskariak gogortu egin ditu Madrilek: ezinbestekoa da batez besteko nota 5,5 baino handiagoa izatea. Erasmus bekak ere mugatuko ditu datorren urterako: beka orokorrak dituztenek jasoko dute Erasmuserako laguntza, aldaketarik ez badago.

Matrikulak
• Errepikatzearen aurka.
Matrikulen zenbatekoa kalkulatzeko sistema aldatu du Espainiako Gobernuak. Nafarroak segitu dio. Ikasgai berean behin baino gehiagotan matrikulatzen direnek dute eragina, garestiagoa baita. NUPen, bigarren deialdirako, bikoitza ordaindu behar da.

Irakasleak
• Ordezkapenik ez.
Irakasle gutxiago behar izateko neurriak ari da hartzen Espainia. Lana uzten dutenen ordezkapenak erabat mugatu ditu, batetik. Bestetik, seiurtekorik ez duten irakasleak eskola ordu gehiago ematera behartu ditu, esanez seiurtekorik ez duena ez dela ikerketan ari.

Baliabideak
• Beheranzko etengabea.
Unibertsitatera bideratutako ohiko dirua eta ikerketarakoa eskasten ari da etenik gabe. Nafarroako Gobernuak egin ditu mozketa handienak alor horretan. Salatu dute erakundeek gastu modura hartzen dutela ikerketan egin beharreko inbertsioa.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.